Páginas

2018/04/06

ESKUALDEA EZAGUTZEN ARI GARA: CORREOS

CORREOS-EN FUNTZIONAMENDUA EZAGUTZEKO PAKETE BAT BIDALI DUGU IRUNGO BULEGORA ETA BERTARA JASOTZERA JOANGO GARA.



HAIN ZUZEN, HIRUGARREN HIRUHILEKORAKO DITUGUN ASMOAK ALTXOR BATEAN SARTU DITUGU, ETA KLASEAK HASTERAKOAN CORREOS-EN BULEGORA JASOTZERA JOANGO GARA.


 Correos-en bulegoan, gure altxorra azal batean sartu genuen. Mostradorean Correos-en ikurra ikus dezakezue). Inork ezin du ireki beste norbaiten gutuna.


Azala pisatu egin ziguten; hain zuzen, prezio desberdina ordaindu behar da pisuaren arabera, baita heltzeko denboraren arabera ere.


Gaur egun bulegoko lana oso informatua dago. Bidaltzen duenak pantailatxo horretan sinatu behar du, ordainketa ere telematikoa da, ez da txanponez egin beharrik.


Eman ziguten orrian  datu guztiak daude: bidaltzen duena, hartzailea, data... Kode bat ere jartzen diote, Correos-en webtokian sartu ezkero, gure paketea non dagoen jakin ahal izateko hain zuzen.