Páginas

2018/03/05

TXORIENTZAKO JANTOKI BAT EGINGO DUGU




Erabilitako ontziak ez dira zabor hutsa, beste erabilera interesgarri batzuk asma ditzakegu! Hauxe da txorientzako jantoki dotore bat egiteko jarraibide testua.

MATERIALAK:
Esne kaxa bat (hobe goian teilatuaren forma duena).
Sendagileen makiltxoak.
Margo akrilikoak eta pintzelak.
Guraizeak.
Lekeda likidoa (kola).
Cutter bat.
Erregela, arkatza, zinta itsaskorra...


JARRAIBIDEAK:
1. Lehenengo, esne kaxa ongi garbitu.
2. Heldu baten laguntzaz, cutter batekin esne kaxaren ahoa moztu.
3. Baita ere, 5-ko ate bat margotu eta moztu, goiko aldea ezik (teilatu bezala uzteko).
4. Bi aldeetan leiho txiki bana ere moztu daitezke.
5. Cutter-arekin ebaki horizontalak egin egindako zuloen azpian, eta makiltxoak sartu (barruan itsaskorrez lotu beharbada).
6. Teilatuaren gailurrean punta batekin zulo bat egin. Gero soka zulotik pasa eta korapilo bat lotu.
7. Pintzelez nahi duzun kolorez dena margotu.
8. Lehortuta dagoenean, nahi bezala apaindu: margoz, gometxekin…
9. Makiltxoak teilatuaren gailurrean eta kanpoaldean itsatsi. Lehor dagoenean, margotu.