Páginas

2018/01/18

2. ZIKLOKO INAUTERIKO MOZORROAK





Otsailaren 9ko INAUTERI jaian, 3. eta 4. mailetakook afrikar herrixka tradizionalak antzeztuko ditugu (estereotipoak saihesten saiatuko gara). Gidoi orokorra guk jartzen badugu ere, bakoitzak pertsonaia desberdina egin ahal izango du, norberaren gustuen arabera. Izan ere, eguneroko bizitzako eszenak antzeztu nahi ditugu, ehiza, umeak zaindu, lurrak landu, janaria prestatu, uraren bila joan, abereak zaindu... Hau guztia  musika eta dantzarekin osatuko dugu.


Klasean osagarri komunak prestatuko ditugu: (apaingarriak, armak, jantzi komunak...)  Horien azpitik janzteko, arropa beltza ekartzea eskatzen dizuegu (galtzak, kamiseta, eskularruak...), eta ahal balitz, egun batzuk lehenago gelara ekartzea (otsailaren 1etik aurrera, adibidez). Etxetik ekar daitezkeen osagarriak gidoian txertatuko ditugu: apaingarriak edo artisautza objektuak, animalien mozorroak...


En la fiesta de CARNAVAL del 9 de febrero, los grupos de 3º y 4º de primaria representaremos unos poblados tradicionales africanos. Aunque nosotros pondremos el guión general, cada uno podrá representar un personaje diferente, según los gustos o el disfraz que prefiera. Queremos representar  escenas de la vida cotidiana de estos poblados: cazar, cuidado de los niños, trabajar el campo, hacer la comida, ir a buscar agua, cuidar los animales, etc... (intentaremos evitar los estereotipos) y haremos una celebración con música y danza.


En clase prepararemos los complementos que nos hagan falta (adornos, armas, vestimenta común). Os pedimos que traigan ropa negra (mallas, medias, camiseta, guantes...), y a poder ser que la guardemos en clase para ensayar (desde el 1 de febrero, por ejemplo).  Todo aquellos complementos que quieran traer de casa los encajaremos en el guión: adornos u objetos de artesanía que puedan traer, disfraces de animales…