Páginas

2018/10/20

ZURE ESKUEK BIZI BAT SALBA DEZAKETE


DYA-ko lagunak eskolan egon dira, eta geuk ere bizitza bat salba dezakegula erakutsi digute. Izan ere,  pertsona bati bihotzeko bat gertatzen bazaio, oso garrantzitsua da ingurukoek behar bezala jokatzea: nola dagoen behatu, anbulantziara behar bada deitu, edo bitartean bihotzari masajea eman ere agian! Gure pelutxeei eginez praktikatu dugu eta prozedura ongi irakasten duen abesti bat ere ikasi dugu. HEMEN ikus dezakezue bideoa.

2018/10/15

AHOLKU OSASUNGARRIEN EREDUAK


2018/10/07

2018/10/05

ESPERIMENTUA: DASTAMENA





(Ikasiz-ikasi blogetik hartuta. Mila esker!)

Esperimentu hau etxean ere egin dezakezue: Zapore gozoa, gazia, garratza edo mingotsa duten elikagaiak kotoizko makiltxo batekin dasta dezakezue, mingaineko zein aldetan dastamen-papilek hautematen duten ikertzeko. HEMEN argazki gehiago dituzue.

2018/10/04

4.MAILAKOAK OLA-RA ETA IRUSTARA




Urriaren 4ean 4. mailako ikasleok mendi txangoa burutu genuen. Hasieran Ola Sagardotegian sagardogintzaren sekretuak ezagutu genituen, baita edalontzitxoren bat muztio dastatu ere (mila esker Iñaki eta Eider Bengoetxea lagunei!) Gero aldapa gora hartu eta Irusta urjauzi aldera abiatu ginen. Prmeran pasa genuen: gaztainak biltzen, tuneletatik pasatzen, katagorriak eta  sorgin-orratzak ikusten... azkenean Erlaitz menditik gertuko atsedengunean bazkaldu eta asko jolastu genuen. HEMEN klikatuz beste argazki batzuk ikus ditzakezue